XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, asmoz itsasoa gai duten nobelen trilogia bat izatekoa zena lau eleberriko sail bat bilakatu zen azkenean.

Baina ez dira lau eleberri horiek itsasoa gaitzat duten Barojaren testu bakarrak.

Bere lehen obran bertan 1900. urtean argitaraturiko Vidas sombrias kontakizun bilduman, bada itsas giroko edo gaiko zenbait ipuin: Playa de otoño, Angelus eta Grito en el mar izenburukoak adibidez, edo arrantzaleen bizimodua irudikatzen duen beste labur bat, A la pesca izenburukoa, Hojas sueltas 7 Hojas sueltas, I. Madril, Caro-Raggio, 1972, 330-333. orr. delakoan argitaratu zena.

Deskripzio moduko kontakizun labur-laburrak dira ipuin guztiak, eta horietan agertzen den itsasoa, Kantauri itsasoa beti, paisajearen funtsezko erreferentzia izaten da, pertsonek ikusi eta sentitu ez ezik, bizi ere egiten dutena, eta hala, beren sentimenduen, oroitzapenen edo ametsen metafora bihurturik azaltzen dena.

Adibidez, misterioz betetako Grito en el mar ilun, ia goibel horretan, Kantauri itsasoko ura labarriko haitz beltzen aurka burrunbaz hausten eta, oldarraldi horretan, aparrezko hodei handiak jaurtitzen ikusteak, zera esatera bultzatzen du narratzailea:

Giza arimaren isla-edo da itsasoa, honen goraldia haren poza, beheraldia goibeldura...

Eugenio de Aviranetaren abenturazko eta azpikeriazko bizimodua kontatzen duen Memorias de un hombre de acción eleberri sailean ere bada itsasoa Mediterranioa beti edo marinelen bizimodua agertzen duen eleberririk, baina itsaso nobelak deiturikoen aldean, garrantzi eta eragin gutxiago dute gai horiek.

La ruta del aventurero-ko El convento de Monsat kontakizuna da, dudarik gabe, guztietan jakingarriena; Barojak berak Mediterranioko nobelatzat dauka.

Mediterranioa eta itsaso horren ikuskaria azaltzen ditu berriro Memorias de un hombre de acción eleberri saileko VII. liburuan, Los contrastes de la vida izenburuaz argitaratu zuen eleberriko La aventura de Missolonghi kontakizunean hain zuzen ere.

Aviranetaren bidaia bat kontatzen da liburu horretan, Gibraltar-etik Alejandriara eta handik Turkiara egin zuena, bertan lord Byron-en aginduetara jartzeko eta, Grezia-Turkia arteko gerraren kariaz, greziarzaleen alde egiteko.

Mediterranio itsasoa da halaber, Barojak Las furias izenburuaz argitaratu zuen Memorias de un hombre de acción eleberri saileko XII. liburuko kontagaiaren gertalekua, baina itsasoan ordez hirietan Tarragonan, Bartzelonan, eta batez ere Malagan kokaturik dago nobelaren kontagaia.

Bada, azkenik, Barojaren testu bat, oso testu laburra bere lan guztien bildumako V. liburuko hiru orrialde, ez narrazioa, saiakera baizik, oso adierazgarria izan daitekeena itsasoari buruzko Pío Barojaren ikuspegia ezagutzeko, eta baita, guretzat jakingarriago dena gainera, denboraren joanean literaturak nola aztertu duen itsasoa Barojaren arabera ikusitako eta definitutako itsaso hori jakiteko.

El mar y el marino du izena testuak, eta 1935. urtean Vitrina pintoresca izenburuaz argitaratu zen artikulu edo saiakera laburrean liburukoa da 8. Obras Completas, VII, 785-787. or..

2. Pío Barojaren itsasoa

Barojaren itsasoa abenturaren itsasoa da.

Ondo asko definitzen du Shanti Andíak: arrantzalearentzat edo marinel gizajoarentzat itsasoa, etsai izan arren, bizi betegarri eta zorionbide da; engainatzen eta balakatzen, itotzen eta liluratzen duen tiranoa.